Ez da aurreneko aldia antzeko zerbait gertatzen dela. 2017ko maiatzean, paper enpresak, matxura baten ondorioz, kaltzio karbonatozko isurketa egin zuen. Eguzkiren esanetan, "enpresak orduan neurriak hartzeko konpromisoa hartu zuen. Hartu bazituen ere, garbi dago ez zirela behin betikoak izan. Horren lekuko da atzoko isurketa".