Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Zizurkilen, kalamutegi batengatik

Ataria 2019ko martxoaren 1a

15 industrialdeko pabiloi batean aurkitu dute kalamutegia. Lekukoen arabera, 4.000 landare eraman dituzte furgoneta batean. 06:00ak inguruan joan da industrialdera Ertzaintza.

Bi pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean Ertzaintzak, Zizurkilen aurkitu duten kalamutegi batekin lotuta. "4.000 kalamu landare" 15 industrialdeko pabiloi batean zeuden. 06:00etan agertu da Ertzaintza bertara inguruko langileen arabera. 600-700 metro karratu inguruko pabiloian aurkitu dituzte landareak. Furgoneta batean eraman dute kalamua eta usaina oraindik ere nabarmena da pabiloiaren inguruetan. Atea kandadu batekin utzi dute itxita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!