Lan arriskuen aurreko prebentzioaren jardunaldia antolatu du Enbak

Tolosaldeko Ataria 2019ko ots. 11a, 17:06

Otsailaren 26an egingo du bigarren lansaioa, Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan. Aurrez izena eman beharko da, gipuzkoa@enba.eus helbidean edo 943 65 01 23 telefonoan.

Gaur egun indarrean dagoen legediaren arabera, lan arriskuen prebentzioa  baserrietan bete beharreko eskakizuna da, lehen lehenik, baserritarren osasuna eta etxekoen ongizatea babesteko eta bigarrenik, ustialekuetan kontratatuak dauden langileen istripuak ekiditeko.

Langileak izan ala ez, lan arrisku prebentzioaren legea bete beharra dute lehen sektore langileek, bakoitzak bere mailan eta era ezberdinean baina, denek bete behar duten legea da.

Iaz ospatutako lehen jardunaldiaren ondoren, aurtengoan, bigarrena hiru gaietan zentratu dute: Fitosanitarioen erabilpen ziurrerako gida berria, esne behitegietan iaz eginiko kontrolen ondorioak, eta azkenik, Amankomuneko zerbitzuaren berri ematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!