'Sagardoaren kondaira' zabaldu dute Zizurkilen

Ataria 2019ko urtarrilaren 20a

Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan Astarbe sagardotegiak sustatuko ekimena abiatu zen ostiralean, Hasiera berri bat aurkezpenarekin.

SagarArte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera ematen duen proiektua da eta Astigarragako Astarbe sagardotegiak bultzatzen du. Urtero, arte espresio ezberdinekin loturiko lanak bultzatzen dituzte eta sagardoaren inguruko kultura gastronomikoarekin lotu.

Paul Lataburu artista donostiarrak, iazko ekainean aurkeztutako Sagarra-manzana ilustrazio seriean bildutako 11 lanetatik abiatu eta pintxo eta sagardo banarekin lotuz, Sagardoaren kondaira proposatu nahi diete herritarrei. Sagarrak historian zehar izan duen ibilbidean zehar katak egiteko aukera egongo da.

Ostiralean, urtarrilak 18, Hasiera berri bat ekimenarekin, 15.000 urte atzera egin ahal izan zuten Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegira gerturatutakoek eta kata maridatu batean parte hartu zuten. Hurrengo hitzorduak, otsailaren 22an, martxoaren 1ean eta martxoaren 29an iznago dira, Atxulondo, Egarri eta Pasus tabernetan hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!