Aspaldiko ohiturak jaiotza batean

Ataria 2018ko abenduaren 18a

Luis Ugarte zizurkildarrak jaiotza jarri du Elbarrenako Arantzazuko Amaren parrokian. Errege eguna bitarte izango da ikusgai.

25 urte dira jaiotza jartzen duela Ugartek. Aurrena, Villabonako Aurrezki Kutxako erakusleihoan jartzen zuen eta azkeneko bost urteetan Elbarrenako elizan ikusi daiteke.

Ez da jaiotza bakarrik, "herria" azaldu nahi izan du Ugartek. "Errota, baratza, segan, aizkoran, arropa garbitzen, meta egiten, baserria, Olentzero... herri guztia azaldu nahi izan dugu hemen, egokia da jende guztiak ikusteko ere". Piezak ugarituz joan da, urtez urte. Aurten tolarea da nobedade nagusia. Pertsonaiak mugimenduan daude eta urte guzti hauetan ikusitakoak eraman nahi izan ditu jaiotzara zizurkildarrak. Besteak beste, Olentzoko errotaren kopia bat jarri du miniaturan.

Martxoan hasten da jaiotza berria prestatzen eta azkeneko hilabeteetan lan egin ondoren, eguberriak hasi aurretik jarri du Zizurkilgo Elbarrenako elizan. Meza ematen duten garaian bisitatu ahal izango da, eta bestela, 943 69 11 64 telefonoan eskatu daiteke txanda, jaiotza ikusteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!