Artista gazteen emanaldia Atxulondo kultur etxean

Ataria 2018ko abenduaren 7a

Gaur, abenduak 7, 20:00etan Atxulondo kultur etxean izango da kontzertua. Irene Mujika billabonatarrak eta Obmud taldeak emango dute.

Urtero, Bartzelonako Institute del Teatreko ikasleek emanaldia eskaintzen dute Zizurkilen. Bertan aritzen da Hodei Arrastoa herritarra eta haren gidaritzapean antzerki emanaldi bereziak eman izan dituzte azken urteetan.

Aurten bestelako proposamen batekin datoz. Musika emanaldia izango da eta alde batetik, Irene Mujika billabonatarra ariko da, eta bestetik, Claudia Añorrek eta Carles Vallesek osatzen duten Obmud taldekoak jardungo dute. Sarrera doan izango da eta kontzertuaren amaieran borondatea jasoko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!