Euskaraldiko saskiak badu jabea

Ataria 2018ko azaroaren 23a

Jose Ramon Martiarena Zapirain du izena irabazleak, eta gaur bertan eskuratu du saskia, Euskaraldiko lehen egunarekin bat eginez, Maite Amenabar Zizurkilgo Udaleko alkateordearen eskutik.

Aurrekoan jakinarazi zutenez, 0361 zenbakiak eskuratu du Zizurkilgo merkatari eta ostalariek osatutako saski ederra. Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie Zizurkilgo merkatari eta ostalari guztiei, Euskaraldia kanpaina herritarrengana zabaltzen emandako laguntzagatik, bai eta kanpainari egindako ekarpenagatik ere.

Horrez gain, udalak dei egiten die herritarrei, euskara erabil dezaten eguneroko bizitzan; izan ere, Euskaraldiko hamaika egunetatik haratago euskarak 365 egun baititu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!