11 egun euskaraz prestatu dituzte Zizurkilen

Ataria 2018ko azaroaren 22a

Azaroaren 22an, arratsaldez, etxafuegoa botaz hasiko dute Euskaraldia Zizurkilen eta abenduaren 3ra arte hainbat ekimen izango dira herrian.

Besteak beste, azaroaren 23an, herriko tabernari eta merkatariek osatutako saskiaren banaketa egingo da eta Otaño ikastetxeak komunitate guztiarekin euskararen aldeko hitzarmena sinatuko du plazan. Asteburuan, Danena futbol elkarteak euskararen aldeko aldarria egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!