Euskaraldiko txapen banaketa datozen egunetan

Ataria

Euskaraldiko Ahobizi zein Belarriprest txapak udal bulegoetan eta udaletxean eskuratu ahal izango dira, azaroaren 22ra bitartean.

Udal bulegoak zabalik izango dira 08:00etatik 16:30era bitartean eta udaletxea, berriz, 09:30etik 15:30era.

Horrez gain, asteazkenean, azaroak 21, 19:00etatik 21:00etara jaso al izango dira txapak udal bulegoetan. Bestalde, Zubimusu ikastolako mahaian izena eman dutenen kasuan, ikastolan bertan eskuratu ahal izango dituzte txapak, azaroaren 20an, 07:30etik 17:00etara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!