Patchwork tailerra, larunbateran

Ataria 2018ko urriaren 17a

Zizurkilgo Udalak antolatuta, urriaren 20an Patchwork teknikak ikasteko tailerra izango da Zizurkilen.

Sagrario Jauregiberri zizurkildarrak, une honetan Plazida Otaño liburutegian erakusketa jarrita duen artistak, emango du tailerra, eta adin-tarte guztietako pertsonek hartu ahal izango dute parte. 12 urtez azpikoek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.

Tailerra doakoa izango da, baina, aurreikuspenak egin ahal izateko, aurrez izena ematea beharrezkoa da, Zizurkilgo Udalaren bulegoetan edo bulegoa@zizurkil.eus helbidean.

Hain zuzen, Jauregiberriren erakusketa igandean amaituko da. Bertan ikus daitezke Patchwork egiten daramatzan urteetan zehar landu dituen teknika desberdinak: tapizak, mantak, poltsak… Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean ikus daiteke, liburutegiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 eta larunbatetan 9:30-13:30).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!