Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak Murillo el Fruton egongo dira larunbatean

Ataria 2018ko urriaren 16a

Nafarroako herrian egingo den konpartsen topaketan parte hartuko dute zizurkildarrek, besteak beste, Santacara, Rada, Caparroso, Castejon, Miranda de Arga eta Orkoiengo konpartsekin batera.

Herri horietako erraldoi eta buruhandiekin batera Tuterako konpartsak ere hartuko dute parte, 11:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!