Aimar Irigoien txapeldun Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 14a

Guztira 5.875 kilo bizkarrera igota, txapela janztea lortu du errezildarrak I. Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan. Zizurkilgo Zimiterioan jokatu dute. 

Lau harri ezberdinekin neurtu dituzte indarrak lau harri-jasotzaileek. Lehenik, 200 kiloko laukizuzenarekin aritu dira, 175 kiloko zilindroa erabili dute ondoren, gero, 150 kiloko kubikoa bizkarreratu behar izan dute, eta azkenik, 125 kiloko bola. Lanak hasten lehen harri jasotzailea Iban Ugartemendia hernialdearra izan da, jarraian ziren Aimar Irigoien, Jon Unanue Goenatxo III eta Aimar Galarraga. Guztira 5.875 kilo jasota, Irigoien izan da txapela jantzi duena. Bigarren postuan geratu da Aimar Galarraga 4.000 bizkarreratuta. Hirugarren egin du Goenatxo III.k, 3.975 kilo jasota. Eta laugarren geratu da Iban Ugartemendia 2.925 kilo jasota. 

Sari banaketaren aurretik, Zizurkilgo Udalak omenaldia egin nahi izan dio Alatze Etxaburua herritarrari egindako ibilbidea goraipatu eta esker ona adierazteko. Lore sorta bat oparitu diote, eta bera izan da kiroletako zinegotziarekin batera sariak banatu dituena. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!