Iraileko festak igaro ondoren estaliko dute Joxe Arregi plaza

Ataria 2018ko uztailaren 25a

Jaien aurretik egitea zen lehen helburua baina epe aldetik estu ibiliko zirela ikusita, ondorenera arte uztea erabaki du Udalak.

Portico y gestión enpresak irabazi du aterpea egiteko esleipena, 182.000 €ko aurrekontuarekin. «Egitura bera jarri aurretik lantzen hasiko dira ondorengo epeak zertxobait mozteko. Ikusita justu ibil gintezkeela, festa ondorenerako uztea erabaki dugu. Iaz P.M. Otaño plazaren konponketan ere larri ibili ginen festetarako amaitzeko eta lasaiago hartzea erabaki dugu», argitu du Joxe Mari Luengo alkateak.

Pare bat hilabeteko lanak aurreikusten ditu Udalak. «Amaitzean Elbarrenak behar zuen estalpea izango du euri egunetan egoteko eta plazan edozein ekitaldi lasai egiteko».

Futbol zelaiko harmailak

Danena futbol zelaiko harmailak, berriz, udan egitea da asmoa. 49.000 euroko kostua izango du azkenean proiektuak eta 20 egun baino lehen eginda egongo dela uste da. Aurreikuspena abuztuan egitea da, alkatearen arabera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!