Indarkeri matxistaren aurka eta euskararen erabileraren alde, herriko festetan

Ataria 2018ko uztailaren 17a

Zizurkilgo festa batzordeek, eragile feministek eta udalak hainbat batzar egin dituzte ekaina eta uztailean, festetara begirako bi arlo indartzeko.

Batetik, iaz onartu zen indarkeria matxistaren aurkako protokoloari jarraituz, festa berdinzale eta emakumeentzat askeak aldarrikatzeko bidean kontzientziazioan sakondu nahi da. Aurten protokoloaren nondik norakoaz herritar gehiagoz jabetzea izango da erronka, eta iaz hasitako bidetik, abuztuko zein iraileko festen hasieretan indarkeria matxistari ezetz esaten zaiola argi utziko da herri argazkien bidez, besteak bestek.

Euskaraldia

Zizurkilen urte guztian lantzen ari den arloa da euskararen erabilerarena, herrian datuek erakutsi duten erabileraren jaitsierari aurre egin nahian eta Euskaraldia ekimenarekin bat eginez.

Festetan ere jendea kontzientziatzeko ekimenak egingo dira. "Zizurkilgo arazoa ez da jendeak ez dakiela, dakigun askok ez dugula behar beste kontzientzia baizik, eta horretan eragin nahi dugu", adierazi dute batzordeetatik. Festa parekide eta euskaldunagoen alde elkarlanean ari dira Zizurkilgo eragileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!