Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Bizitza abentura bat da

Babestutako edukia 2018ko uzt. 13a, 13:55

Norantz Furgonetak-eko lantaldea egokitzen ari diren furgoneta baten aurrean. I. GARCIA LANDA

Bidaiatzea pertsonen nortasunaren baitan dago. Gauza berriak ezagutzea, esperientzia berriak bizitzea, bizitzaz gozatzea. Amets horiek gauzatzeko, furgoneta bat etxebizitza txiki batean bihurtzea gero eta gehiago hartzen den aukera da. Bide horretan espezialistak dira Norantz Furgonetak taldekoak.

Lo goxo-goxo egin ondoren, leihotik begiratu eta paisaia ikusgarri bat duzu aurrean. Pirinioetako bailara batean zaude, eta eguzkia pixkana ateratzen ari da mendien artetik. Furgonetatik atera eta aire freskoarekin betetzen dituzu birikak. Ez dago gaizki, egun berri bat hasteko. Eta orduan gogoratzen zara, aurreko egunean, esnatzerakoan, furgonetaren leihotik beste ikuspegi eder bat zenuela aurrean: hondartza zabal bat, itsaso urdin batekin, eta zeruertzetik eguzkia ateratzen. Buelta eman, furgonetari begiratu eta aurpegia alaitzen zaizu, gustura baitzaude egin duzun bidaiatzeko aukerarekin. Aire freskoa sentitzen duzu berriro biriketan, eta zeure buruari esaten diozu prest zaudela egun berri bati ekiteko, bizitzaren abenturan beste pauso berri bat emateko.

Gero eta jende gehiago animatzen da furgoneta batekin bidaiatzera. Garai batean Jakan, Benidormen edo Ezkarain etxebizitza erosteko joera zegoen, baina egun gero eta jende gehiagok furgoneta camper bat bereganatzeko aukera egiten du. Oporrak eta aisialdia beste modu batera bizitzeko joera zabaltzen ari da, hau da, leku bakarrean egon beharrean, batetik bestera mugitzea, orain mendiaz eta gero hondartzaz gozatzeko. Hori bai, etxe batek ematen duen erosotasun berarekin.  

Ibilgailu horiek etxebizitza mugikorretan bihurtzen espezialista da Norantz Furgonetak. Bereziki bolumen handiko furgonetak prestatzen dituzte: Fiat Ducato, MAN GTE, Volkswagen Crafter, Mercedes Sprinter... Furgonetak bezeroaren nahietara moldatzen dituzte, eta bide horretan laguntzeko lau modelo dituzte: Ipar, Hego, Eki eta Mende.

Urteetako esperientzia baliatzen dute Norantz-eko lantaldekoek ekipamenduak diseinatzeko. Horren adibide da merkaturatu berri duten Ipar modeloa. Gama altuko furgonetei begira, bi pertsona modu oso erosoan bidaiatzeko aukera eskaintzen dute, ondo definitutako espazioekin: logela, bainugela dutxarekin, sukaldea (aska eta hozkailuarekin) eta egongela. Horrez gain, egun tamaina handiko furgonetetan joera bihurtzen ari den elementua du: altxatzen den sabaia. Horrek lau bidaiari izatea ahalbidetzen du, eta adibidez, tarteka bilobak bidaia batera eramaten dituzten aiton-amonentzako aukera aproposa da.

Furgonetan bidaiatzearen abantailak

Kalitatea da Norantz-en iparrorratza, eta horren erakusle da bost urteetako bermea ematen dutela beraien produktuetan. Lantaldearen eskarmentuak, horrelako ibilgailuen erabiltzaile moduan zein nazioarteko azoketan jasotakoa, eta bezeroekin dituzten hartu-emanek laguntzen diete ibilgailuak hornitzeko irtenbide egokienak bilatzen.

Euskal Herrian betidanik izan da bidaiatzeko, bide berriak zapaltzeko, mendiak igo eta ezagutzeko kultura. Eta furgoneta camper edota autokarabana mundua gero eta gehiago zabaltzen ari da ere hemen. Garbi dago euskaldunen abentura zaletasunak eta furgoneta etxe txiki bat bihurtuta bidaiatzeko modu honek bat egiten dutela.

Joera bat horrela zabaltzen denean, gero eta arau gehiago zehazten dira eta gero eta kontrol gehiago izaten dira. Horren jakitun dira Norantz Furgonetak enpresakoak, eta bere proiektu guztiek modu zorrotzean betetzen dituzte egungo arauak.

Bertako kideen eskarmentuak ere erakutsi die tamaina handiko furgonetak direla camper munduan dauden ibilgailu egokienak. Konbinazio perfektua dute: autokarabanen erosotasun eta zerbitzu guztiak, eta furgoneten erraztasuna mugitzeko. Autokarabanarekin ezin zara zenbait bideetatik joan, edo maniobrak egiteko zailtasunak sor ditzake elurtuta dagoen errepide batean, eta istripu batean ez du furgoneta baten sendotasunik ibilgailu osoan.

Horregatik, merkatuan gero eta indar gehiago hartzen ari diren tamaina handiko furgoneten aldeko apustua egiten dute. Gainera, zerbitzu integrala eskaintzen dute, furgoneta diseinatzeaz gain, ibilgailuaren aukeraketa eta erosketa ere bideratzen baitute. Hori guztia pasioz egiten dute, eta modu horretan egiten dute gonbidapena: «Zuk aukeratu nora joan nahi duzun, aukeratu bidea, aukeratu zure abentura. Baliabideak jartzea gure kontu».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!