Minbiziaren Aurkako Elkarteak diru bilketa egingo du larunbatean Zizurkilen

Ataria 2018ko ekainaren 14a

Jasotako dirua elkarteak dohain eskaintzen dituen zerbitzuak ordaintzeko erabiliko da

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera irtengo da hurrengo larunbatean, hilak 16, Zizurkilen, dirua biltzeko, elkarteak eskualdeko paziente eta senideei dohainik eskaintzen dien zerbitzuak ordaintzeko. Ekintza goizeko 09:00tatik 13:00tara egingo da Elbarrenako auzoan.

Egun, Tolosaldeako eskualdean 425 bazkide daude eta 160 pertsona boluntario. Horietako batzuk, larunbatean bertan Zizurkilgo kaleetan ibiliko dira minbiziari aurre egiteko dirua biltzen.

Elkarteak egunean bertan presente egongo diren boluntarioak eskertu nahi ditu, Zizurkilgo udalaz gain, haiei esker ere egiten baita ekintza. Horretaz gain, Zizurkilgo biztanle guztiei eskerrak eman nahi dizkie, haien laguntzagatik, Tolosako batzarrean arreta soziala eta psikologikoa dohainik eskaintzeko aukera ematen baitute. Aipatu beharra dago, gipuzkoarron elkartasunari esker, 2017. urtean Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak 1.101.013 euro zuzendu zituela ikerkuntza proiektu ezberdinei, horietako bat, Jesus Bañalesek, Biodonostian gibeleko tumore mota batek sortzen dituen eragin negatiboak gutxitzeko ikerketari.  

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!