Zimiterioko XVI. Pilota txapelketan izen emateko aukera

Ataria 2018ko ekainaren 7a

Zizurkilgo Ziotza kirol elkarteak hamaseigarren urtez Zimiterioko binakako esku pilota txapelketa antolatu du, “Malli memoriala”.

Zizurkilgo elizari atxikita dagoen frontoi berezi horri bizia emateko sortu zen txapelketa herrikoi hau eta erabat errotutako txapelketa da jada. 2015az geroztik Angel Usabiaga, “Malli” zena gogoratzen dute txapelketaren bidez.

Iritsi da aurtengorako izena emateko garaia ere. Ekainaren 13ra arte egongo da zabalik horretarako aukera. Bete beharreko baldintza bakarra esku pilotan aritzeko gogoa izatea da. Izen emateak, bikote bakoitzeko 10 euroko balioa du, baina sariak ere ez dira nolanahikoak izango. Irabazleak, txapela, kopa 100 euro eta afaria bereganatuko ditu. Azpi-txapeldunak, kopa, 50 euro eta afaria. Hirugarren eta laugarren geratzen diren bikoteek, afari bana irabaziko dute. Lehenengo bikote zizurkildarrak berriz, 30 euro eskuratuko ditu.

Izena emateko telefono hauetara dei daiteke: 671 699 400 edo 695 752 962.

Finalak eta hirugarren eta laugarren postuko partidak jaietan jokatuko dira, abuztuaren 16an.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!