Pisukidea aizto batekin erasotzea leporatuta, pertsona bat atxilotu dute Zizurkilen

Ataria 2018ko maiatzaren 28a

Igandean 15:15ean jaso zuen abisua Ertzaintzak. Zauritutako pertsonak Zizurkilgo Bulandegi bidean aizto batekin eraso egin ziotela salatu zuen.

Kolpeak eta esku batean zauriak zituen gizonezkoak eta Ertzaintza gerturatu zenean, pisukideak aizto batekin eta makil batekin eraso egin ziola jakinarazi zien poliziei. Inguruan zebilen erasotzailea identifikatu eta 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ertzainek, ustez, zauriak eragin izanagatik.

Aldi berean, erasotua izan zen 32 urteko gizonezkoaren aurkako ekinbideak ere abiatu ditu Ertzaintzak, erasotzaileari buruan makil batekin kolpeak eman eta zauri arinak eragiteaz akusatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!