Eguraldi onarekin gustura ibili dira haurrak nola korrika, hala bizikletan. Adinen arabera banatuta, ibilbide eta buelta kopuru ezberdinak egin dituzte. Lau txanda egin dituzte guztira, eta herri inguruan osatu dituzte itzuliak. Ondoren, taldeko argazkia atera dute, eta opariak jasotakoan, hamaiketakoa egin dute herriko plazan.