Maila bikaineko bi partida, Zizurkilen

Ataria 2018ko maiatzaren 5a

Ataria Txapelketako Kadete-jubenilen mailako pala partidak jokatu ziren atzo Intxaur pilotalekuan. Zortzi pilotariek ikuskizun ederra eskaini zuten.

Lehen partida oso borrokatua izan zen. Iturriotz-Herrero hasieratik agintzen hasi ziren, baina Otegi-Belokik maila ederra dutela erakutsi zuten, eta tanto txalotuenak eurenak izan ziren. Amaieran, 25-15 izan zen markagailua, Iturriotz-Herreroren alde.

Bigarren partida Usabiaga-Aranburu izan ziren nagusi. Olano-Muruak partidaren lehen zatian eutsi zien asteasuarrei, 12-10, baina ondoren hutsegite batzuen ondorioz, Usabiaga-Aranburuk tartea zabaldu zuten.  25-13 amaitu zen partida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!