Eskola jazapenari buruzko tailerra maiatzaren 3an

Ataria 2018ko apirilaren 18a

Zizurkilgo Gaztezulok maiatzean kultura digitala landuko du eta maiatzaren 3an, 18:00etan Eli Moreno psikologoak tailerra eskainiko die gurasoei.

Hitzaldian lehenik eta behin, bullyingaren eta eskolako jazarpenaren fenomenoa aztertuko da, tartean zer nolako jokabideak sartzen diren eta arazoan inplikatutako guztientzako zein ondorio dituzten argituz.

Bigarrenik, halako jokabideak dituzten eta sufritzen dituzten haurrak eta nerabeak identifikatzeko zenbait estrategia aipatuko dira. Azkenik, hizlariak azalduko du indarkeria prebenitu eta errotik kentzeko zer egin dezakegun.

Eli Moreno psikologoak eskainiko duen tailerra irekia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!