'Abezedario Titirijario' tailerra Plazida Otañon

Ataria 2018ko apirilaren 18a

Haurren irudimena eta ahozkotasuna jorratzeko tailerra egingo dute ostiralean, 17:30ean hasita. Plastika, abesti eta kontakizunak izango dira bi orduz eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrek eman ahalko dute izena Plazida Otaño liburutegian edo 671 48 19 05 telefonoan.

Juan Kruz Igerabidek zuzenduko du tailerra eta plaza mugatuak izango dira, guztira 30 umek hartu ahal izango dute parte.

Tailerra 17:30ean hasiko da, baina ordu erdi lehenago Abezedario Titirijario liburuko Elena Lauraren ilustrazioen erakusketaren aurkezpena egingo da helduentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!