Oporretan Euskaraz ekimenerako begirale bila

Ataria 2018ko apirilaren 3a

Zortzi edo bederatzi begirale kontratatuko ditu Zizurkilgo Udalak ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean Oporretan Euskarazen lan egiteko. Udal bulegoetan eman ahalko da izena, apirilaren 27ra bitartean.

Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea: Zizurkilen erroldatuta egotea; 18 urteak beteta izatea edo 2018an betetzea; Euskara ondo menderatzea; eta elkarrizketa-talde dinamika gainditzea

Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu, eta biak gainditu beharko dira begirale gisa jardun ahal izateko. Lehenengo fasea titulazio eta esperientziarena izango da, eta bigarren fasea, elkarrizketa-talde dinamikarena.

Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman ahal izango da izena, apirilaren 27ra bitartean. Izena emandakoek elkarrizketa-talde dinamikaren proba egin beharko dute ondoren, maiatzaren 4an, 18:30ean, Pedro Mari Otaño ikastetxean.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!