Diru laguntza eskatzeko deialdia zabalik

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 3a, 10:29

Ireki da aisialdia, kirola, kultura, hezkuntza, gaztetxo eta euskara inguruko ekintza interesgarrietarako deialdia eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 7an amaituko da. 

 

Eskaerak aurkezteko orria udal bulegoetan eskura daiteke eta bete ondoren edozein udal bulegotan aurkeztu.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da eskaera orriarekin batera:Norbanako modura edo eskatzen duen elkarte edo entitatearen ordezkaritzan eskaera aurkezten duen lagunaren nortasun agiriaren fotokopia; Elkarte edo entitatearen eskrituraren fotokopia; Beste administrazio, instituzio edo entitate publiko zein pribaturen aurrean egindako diru-laguntza eskaeren ziurtagiria (laguntzarik eskatu edo jaso ezean, egoera hori konstarazteko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da); Urteko programa edo jardueraren memoria esplikatiboa, edo jarduerarena, jarduera baterako eskatzen bada laguntza; Programa edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua;Diru-laguntza eskaerak aztertu eta baloratzeko kontuan izango diren aspektu edo irizpideei buruzko memoria edo dokumentazioa

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 7an amaituko da. Aldikako jardueren kasuan, berriz, ekintza egin baino hilabete lehenago eskatu beharko da laguntza.



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!