'Nirekin noa' ipuina kontatuko du Aizan talde feministak

Ataria 2018ko martxoaren 16a

Larunbatean, martxoak 24, 11:30etik aurrera Ipuinen unibertsoa familian ekimena egingo da Plazida Otaño liburutegian, Zizurkilen.

Aizan talde feministako kideek genero ikuspegiko ipuin bat kontatuko dute, Nirekin noa izenekoa. Nesken autoestimua indartzea du helburu kontakizunak. 

Iazko ipuin kontaketa oso arrakastatsua izan zen eta aurtengoa ere hala izango delakoan daude antolatzaileak. Aiztondoko Plazida Otaño liburutegia eta bailarako gurasoak dira Ipuinen unibertsoa familian ekimenaren antolatzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!