Dantzariek ere izan dute lekua Txapel Egunean

Ataria 2018ko martxoaren 10a

Txapel Eguna ari dira ospatzen Zizurkilen. 25. edizioa da aurtengoa eta eguna hasteko Bukalai dantza taldearen emanaldia izan da Intxaur frontoian.

Aurten Xabier Pellejerori egingo diote omenaldia Txapel Egunean. 21:00etatik aurrera izango da hori, orduan elkartuko baitira txapeldunak, afaldu eta omenaldia egiteko. Aurretik ere egongo da giroa herrian, hala ere; 16:00etan musa izango dute Zentroan, 17:30ean idi-probak izango dituzte Plazaberrin; eta 19:00etan Euskal Herriko hainbat gaztaren dastatzea egongo da Zimiterioan trikitilarien doinuek lagunduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!