Torturaren egia itzaletik argira

Ataria 2018ko otsailaren 6a

Kolorez eta musikaz osatutako hilabetea izango dute zizurkildarrek; inauterietako desfilea, torturaren inguruko ekitaldiak, eta blues gaua, besteak beste. 

Inauterietako desfilearekin hasiko dute hila zizurkildarrek. Pedro Mari Otaño, San Millan, Zubimusu, eta Uliazpiko ikasleak herrian zehar ibiliko dira beraien emanaldiak egiten. Pagamuño plazan bilduko dira eta ondoren merienda izango dute. 

Gaia zeharo aldatuz, Torturaren egia itzaletik argira erakusketa ere nagusi izango da, otsailaren 13tik 18ra bitarte. Bertan, ilustrazio desberdinak ikusgai izango dira. 

Gainera hilabeteari martxa pixka bat emateko hilaren 24ean blues gaua izango dute zizurkildarrek. Iker Piris Trio, Pasus tabernan gaueko 23:00etan, eta Shirley Davis & The Silverbacks taldea, Egarri tabernan gaueko 00:30ean. 

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!