Otaegik eraman ditu puntuak

Ataria 2018ko urtarrilaren 23a

Urrezko Aizkorako Binakako Txapelketaren jardunaldia jokatu zen larunbatean Zizurkilgo Intxaur frontoian, bi aizkolari zizurkildarrak elkarren aurka lehian zirela.

Proba Otaegik irabazi zuen, Mugertza II.a bikotearekin batera. Hasieratik abantaila hartu zieten Irazuri eta bere bikote Zalduari, eta bukaeran ia bi minutuko tartea lortu zuten.

Iraetan jokatutako beste jardunaldian, Aitzol Atutxa dimarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Eneko Otaño beizamarraren eta Juan Jose Azpilikueta lezaundarraren aurka aritu ziren. Sei izaeratako 24 enbor ebaki zituzten aizkolariek. Atutxa eta Alberdi nagusitu ziren, eta 18 minutu behar izan zituzten lanak bukatzeko, arerioek baino bi minutu eta 29 segundo gutxiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!