Zizurkilgo Zimiterioa pintatu eta konponduko dute

Ataria 2018ko urtarrilaren 19a

Egun gutxitako kontua izango da eta bitartean itxita egongo da Zimiterioko frontoiko aldea, elizarako sarrera libre utziko delarik.

San Millan elizari itsatsita dagoen Zizurkilgo altxorretako bat da Zimiterioa moduan ezagutzen dena. Izenak dioen bezala duela zenbait mende bertan sartzen zituzten herrian hildakoak baina azken hamarkadetan pilotarako jolasleku izan da, 80ko hamarkadaren amaieran frontoi handia egin arte, jolasleku nagusia gainera. "Gaur egun oraindik erabilera handia duen gunea da eta ikusten genuen ez zegoela egoera onenean, zulo batzuk zituen, pìntura erortzen ari zen, txapa ere ez zegoen egoera onenean... ", azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak.

Pintatu eta konpondu

Egunotan herriko langileak gunea konpontzen eta pintatzen ari dira, "zuloak masarekin estali, txapa txukun jarri eta frontoia eta inguruko pareta pintatuko dute", azaldu du Luengok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!