Mikel Landa txirrindulariari omenaldia Urkamendin

Ataria 2017ko abenduaren 2a

Urteroko ohiturari jarraituz, Zizurkilgo Urkamendi elkarteak Tourrean lehen euskalduna izan denari omenaldia egiten dio, eta aurten Mikel Landa omendu dute, laugarren egin baitzuen proba ezagunean.

Mikel Landa ez zen bakarrik egon omenaldian, bere inguruan hainbat txirrindulari eta txirrindulari ohi izan baitira: Abraham Olano, Txomin Perurena, Mikel Nieve, Irene Caminos, Mikel Astarloza, Haimar Zubeldia, eta Pello Goikoetxea. Azken hau, aurtengo Aiztondo Klasikan lehenengo euskalduna izan zen, proban laugarren amaitu eta gero.

Landari omenaldia elkartean bertan egin diote, eta gero afariaren txanda izan da. Aurretik, aipatutako hainbat txirrindulari eta txirrindulari ohiekin  solasaldia izan da Atxulondo kultur etxean, Arritxu Iribar kazetariak dinamizatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!