GazteArt proiektuko gazteek sortutako lanak Plazida Otañon

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Abenduaren 10era bitartean GazteArt proiektuko gazteek sortutako lanak ikusgai izango dira Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean.

Erasmus Plus egitasmoaren baitan artista gipuzkoar eta napolitarrek Jon Andoni Martin argazki egile azpeitiarrarekin egindako argazkigintza tailerraren emaitza ikusi ahal izango da oraingo honetan. Antzinako kamera erabiliz ateratako argazkiak kristalen gainean inprimatuta ikus daitezke erakusketa berri honetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!