Otaegi bigarren multzoan ibili da

Ataria 2017ko urriaren 17a

Euskal Herriko Aizkolari Txa 1 1508228737905
Euskal Herriko Aizkolari Txa 2 1508228769418
Euskal Herriko Aizkolari Txa 3 1508228794397
Euskal Herriko Aizkolari Txa 4 1508228819661
Euskal Herriko Aizkolari Txa 5 1508228865610
Euskal Herriko Aizkolari Txa 6 1508228981480
Euskal Herriko Aizkolari Txa 7 1508229086655
Euskal Herriko Aizkolari Txa 8 1508229119186
Euskal Herriko Aizkolari Txa 9 1508229147028
Euskal Herriko Aizkolari Txa 10 1508229177923
Euskal Herriko Aizkolari Txa 11 1508229208278
Euskal Herriko Aizkolari Txa 12 1508229222900
Euskal Herriko Aizkolari Txa 13 1508229246964
Euskal Herriko Aizkolari Txa 14 1508229271431
Euskal Herriko Aizkolari Txa 15 1508229302902

Joseba Otaegik bosgarren amaitu zuen Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa, igandean. Donostiako Gasca kiroldegian jokatu zen finala, eta Aitzol Atutxak, jarraian, bere laugarren txapela irabazi zuen.

Iker Vicente gertu izan zuen dimarrak, 18 segundora. Bi horien arteko lehia ikusgarria izan zen, baina baita ondorengo hiru aizkolarien artekoa ere. Bigarren multzo horretan aritu zen borrokan Joseba Otaegi.
Finaleko lanak hasi orduko,  hiru aizkolari nabarmendu ziren: Atutxa, Vicente eta Mugertza.


Azken honek lan handietan behera egin zuen, eta atzetik Larrañaga eta Otaegi iritsi zitzaizkion. Ondoren, Azurmendik ere gauza bera egin zuen. Gipuzkoako txapeldunari kosta egin zitzaion erritmoa hartzea hasierako enborretan. Zazpigarren enborrean, adibidez, Larrañagak ia 2 minutu ateratzen zizkion. Une horretan, Otaegi bien tartean zen, minutu batera. Bost enbor geratzen ziren finaleko lanak amaitzeko, eta Azurmendik aurrera egin zuen bezala, zizurkildarrak postu bat galdu zuen. Larrañagak ozta-ozta eutsi zion bereari, atzetik zetozen beste biek denbora jan baitzioten. Amaieran, 17 segundo bakarrik atera zizkion azpeitiarrak Azurmendiri; Otaegiri, aldiz, 50.


Antolakuntzan, kale
Aizkoran urteko hitzordua zen igandekoa. Mikrofono batek ez zuen egiten, beraz, bi zintarekin lotuta. Horrela ere ez. Aizkoran belaunaldi berri bat, baita ikusleen artean ere, baina hortik aurrera... «2017ko Euskal Herriko txapelduna...», eta izenik ere ez zen entzun. «Gora aizkora! Gora herri kirola!» esatea ez nahikoa.

 

Irakurri hemen Joseba Otaegiri egindako elkarrizketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!