Omenaldia jasoko du bihar, Batis Kortajarenak

Ataria 2017ko irailaren 15a

Omenaldia antolatu diote Danok Danena Halterofilia taldekoek Batis Kortajarena prestatzaileari, egin duen eta egiten ari den lana eskertzeko. Zizurkilgo eta Villabonako udalek ere bat egin dute ekitaldiarekin.

Omenaldia Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan izango da, bihar, 12:00etan. Bertan, pultsularien erakustaldiaz gain, aizkolariak eta harri-jasotzaileak ere ariko dira, Kortajarena herri kirolariak prestatzen ere aritu izan baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!