Elbarrenako jaiak 2017

Lasterka hasi dituzte Elbarrenako festak

Ataria 2017ko irailaren 6a

Atzo arratsaldean X. Kros mistoa egin zuten eta ondoren barrikotea izan zen. Gaur iluntzean lehertuko da suziria jaiei hasiera ofiziala emateko.

Haurrek abiatu zuten lasterketa, 0,5 kilometroko ibilbideari itzulia eman zioten 2004. urtean eta ondoren jaiotakoek. Ondoren hasi zen helduen kros mistoa. Bost kilometroko luzerako zirkuituari lau itzuli eman behar izan zizkioten.

Ane Iturria eta Jexux Iturriak 17 minutu eta 37 segundo behar izan zituzten ibilbidea osatzeko. Lehen tokian sailkatu ziren eta haien atzetik Maite Etxezarreta eta Aitor Mimenza eta Izaro Rubio eta Mitxel Cuadrado sartu ziren helmugara.

Behin sariak banatuta, parte hartzaile guztien artean sei afari zozkatu zituzten. Ondoren, jaiak hasi bezperan barrikotea egin zuten herritarrek.

Gaur, Jun da Jo txarangak lagundutako danborrada herrikoia abiatuko da plazatik eta erraldoi eta buruhandien kalejira aterako da kalera. Aurten, Danena kirol elkarteak izango du jaiei hasiera emateko ohorea, Pasuseko balkoitik txupinazoa botata.

Ikusi hemen egitaraua.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!