Aranzadi zientzia elkarteak gidatuta 1936ko gerraren inguruko ikerketa historikoa osatzeko, arkeologia arrastoen bila aritu dira egun hauetan 17 gazte boluntario Zizurkilgo Zarate Aitz mendiaren magalean. Aurtengo auzolandegiaren inguruko agerraldia egin dute mendian eta ekitaldian parte hartu dute Maite Amenabar Zizurkilgo alkateordeak, Pili Legarra Asteasuko alkateak, Josu Amilibia Adunako alkateak eta Ander Leon Larraulgo zinegotziak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Maribel Vaquerok ere parte hartu du prentsaurrekoan eta Aranzadi zientzia elkarteko ikerlari Javi Buces eta auzolandegien koordinatzaile Manex Arrastoak eman dituzte azalpenak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?