Baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa Fraisoron

Ataria 2017ko urtarrilaren 10a

Urtarrilaren 23an hasiko dira saioak eta ekainera bitarte iraungo dute, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 19:00etara. Urtarrilaren 18an amaitzen da izen ematea: Fraisoro Eskolan (943 69 21 66) edo fpfraisoro@hazi.eus helbidean.

Fraisoro eskolak eta Hazi fundazioak, ENEEKin eta Biolurrekin elkarlanean antolatu dute, Baratzezaintza Ekologikoari buruzko ikastaroa trinkoa.

Teoria eta bi praktika mota konbinatzen ditu: zentroko instalakuntzetan eta baratzezaintzako ustiategietan. Ikastaroak egitura modularra du: ikatasroa osoa egin daiteke edo aukeratutako moduluak. Birziklatu edo ekologikora pasatu nahi duten baratzezaintzako profesionalak eta baratzezaintza ekologikoan profesionalki hasi nahi duten pertsonengan pentsatuta antolatu dute ikastaroa. Lurrak, laboreak, haziak eta landareak, ureztatzea, negutegiak, baratzaren osasuna, ilargiaren eragina, arriskuak prebenitzea merkaturatzea eta fiskalitatea dira landuko diren gaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!