Urte osoan zehar egindako ekimenei errepasoa emateko baliatu zuten zita eta besteak beste, Aiztondoko denbora bankuarekin eta Zizurkilgo Udalarekin egindako lankidetza azpimarratu zuten. Afrikako ipuinak, dantzak eta musika izan ziren urte bukaerako festan eta bide batez, janari tradizionalak dastatzeko aukera ere izan zen.

