P.M. Otaño plazako proiektua aurkezteko batzarra, gaur

Ataria 2016ko abenduaren 20a

Batzarra Iriarte kultur etxean izango da, gaur, iluntzeko 19:00etan.

Aurrez agindutako prozesuari jarraituz, Zizurkilgo Udalak herritarren aurrean aurkeztuko du P.M. Otaño plazako proiektua. "Herritarrek zuhaitza jarri edo ez erabaki eta zuhaitz mota aukeratu ostean, hirugarren zatia geratzen zitzaigun. Plaza bera nolakoa aurreikusten den proiektuan azalduko dugu eta zergatik aukeratu den plaza mota hori”, azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak. Herritarren ekarpenak jasoko dira eta ahal bada proiektuan txertatu. “Beste batzuk aurrerago garatzeko ere izan litezke”, zehaztu du alkateak.

P.M. Otaño plazako proiektua 2017ko inbertsio garrantzitsuenetakoa izango dela aurreikusten da. "Honela bi herriguneak berrituta geratuko dira, gure helburu nagusienetako bat zen duela 5 urte alkatetzara iritsi ginenean". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!