Aste osoan zehar Haur Hezkuntzakoentzat gurasoen ipuin kontaketak izango dira.
Gainera, asteazkenean, azaroak 30, 15:15ean hitzarmena sinatuko da Mediatekan eta egun horretan, 2015-2016 ikasturtean euskararen inguruan egindako bideoa ikusiko da. Jarraian kafe tertulia antolatu da eta bertan parte hartuko duten gurasoentzat Haur Txoko zerbitzua izango da.
Hona hemen egitaraua:
Azaroak 28, astelehena
Goizean. Hormirudiak egingo dituzte eskolako beheko solairuan.
14:00. Pankarta eskegi eta Mediateka girotuko dute.
15:00. Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoekin pertsonaia ospetsua.
15:45. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoekin pertsonaia ospetsua.
Azaroak 29, asteartea
10:30. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoen bandera jolasa.
11:00. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoentzat Fraisoro gozogintza laboratzegian.
15:00. Beldurrezko ipuinak Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoentzat.
15:00. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat altxorraren bila jolaslekuan.
Azaroak 30, asteazkena
15:15. Hitzarmena Mediatekan.
16:30. Kafe tertulia eskolan.
Abenduak 1, osteguna
11:00. Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoentzat Fraisoro ipuin kontaketa Mediatekan.
15:10. Lehen Hezkuntzako ikasleek pintxo lehiaketa egingo dute ikasgeletan.
Abenduak 2, ostirala
10:00. Haur Hezkuntzako ikasleek tailerrak izango dituzte gimnasioan.
12:00. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak altxorraren bila ibiliko dira.
15:10. Ikasle eta senide arteko jolasak.
16:30. Gaztain jatea.