EBEL elkartearen 25. urteurrena

Irati Saizar Artola 2016ko azaroaren 20a

Mende laurdena bete berri du EBEL Elkarteak eta ospatzeko tartea hartu dute gaur Zizurkilen.

Ospakizun eguna dute Zizurkilen Emakume Baserritarren Elkartearen urteurrenaren harira eta goiza jarduerez bete dute. Hasteko, udaletxean ekitaldia egin dute; jarraian, Astigarragako emakumeen giza proba ikusteko aukera izan da eta bazkaltzera joan aurretik herri kirol saioa egin dute frontoian sari banaketarekin batera. 25. urteurren honetara iritsi badira, ea 50.era ere heltzen diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!