Mikel Nieve omenduko dute ostiralean Zizurkilen

Ataria 2016ko azaroaren 14a

Urtero Urkamendi elkarteak Tourreko lehenengo txirrindulari euskaldunari egin ohi dion omenaldia berrituta dator aurten eta egitarau zabala prestatu dute ostiralerako.

Azaroak 18, ostirala

17:00. Gaztezulok antolatuta, adin guztietako haurrentzat ginkana izango da Joxe Arregi plazan. Parte hartzaile bakoitzak bizikleta eta kaskoa eraman beharko ditu.

19:30. Txirrindulariekin solasaldia egingo dute Atxulondo kultur etxean. Txirrindulari izateko lehenengo pausoen berri emango dute, Mikel Nievek, Jon eta Gorka Izagirrek, Jon Irisarrik, Lierni Lekuonak, Unai Iribarrek eta Jon Ander Insaustik.

21:00. Urkamendi elkartean, Mikel Nieve txirrindulariari omenaldia egingo zaio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!