Emakumea Pilotari ekimena martxan da

Ataria 2016ko urriaren 18a

18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, eta emakumeak pilota mundura erakartzea du helburu. Pala eta teniseko pilota dira erabiliko diren materialak.

Astearteetan izango dira saioak, 19:15etik 20:45era bitartean, Zizurkilgo Intxaur frontoian. Ikastaroaren prezioa 130 eurokoa izango da, asegurua barne.

Izena eman nahi izanez gero, 655 71 94 92 telefonoa edo ainhoa.pilota@kirolak.net helbide elektronikoa erabil daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!