80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia

Ataria 2016ko urriaren 3a

Elizpe erretiratuen elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako. Elkarteko bazkide direnak eta ez direnak gonbidatu dituzte omenaldira.

Oianume jatetxean izango da hitzordua eta honako menua prestatu dute: urdaiazpikoa eta foie, idi-isatsezko krepeak, langostinoak, zapoa arranparrilan, azpizuna hornigaiekin, tarta izozkiarekin, edaria, goia eta kafea.

Bazkariaren prezioa 40 eurokoa da, bazkidek 30 euro ordainduko dute eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.

Izena emateko aukera izango da urrian zehar, Elizpe erretiratuen elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!