Urriaren 3an hasiko dute ikasturtea Zizurkilen. Atxulondo kultur etxean haur eta gaztetxoentzat, gimnasia erritmikoa, multiekintza, liburutik antzerkira tailerra eta zumba saioak izango dira. Helduek berriz, pachtworka, yoga, sabel dantza, forman jar zaitez eta zumba izango dira. Erretiratuek ere gimnasia, joskintza eta eskulanak eta yoga izango dituzte. Iriarte kultur etxean, haur eta gaztetxoek eskulanak izango dituzte aukeran eta helduek gimnasia.
Bukalai dantza taldeak bere jarduna taldeetan banatuko du, adinaren arabera eta asteazkenean emango ditu eskolak.
Loatzo Musika eskolak ere aurki hasiko du ikastaroa eta 943 69 18 57 telefono zenbakian izango da eskaintzaren inguruko informazio zabalagoa.