Unai Mendizabalek irabazi du Bertsolari Gazteen LX. Lizardi saria

Ataria 2016ko irailaren 5a

Mendizabal garaipena ospatzen zizurkildarrez inguratuta

Ostiralean, Zarauzko Modelo aretoan jantzi zuen txapela zizurkildarrak. Bertso onenaren saria ere eraman zuen.

Maialen Akizu urretxuarra izan zen bigarren sailkatua. Gainerako finalistak Aratz Igartzabal Potto gabiriarra, Eli Pagola hernaniarra, Aitor Salegi zestoarra eta Aitor Servier azkaindarra izan ziren.

Iaz, Haritz Mujika asteasuarra atera zen garaile Bertsolari Gazteen Lizardi sarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!