UEUko ikastaroetan parte hartzeko diru laguntzak izango dira

Ataria 2016ko uztailaren 5a

Anitza lelopean, 44. urtez antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak udako ikastaroak. 30 jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu aurtengo edizioan.

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak diru laguntza deialdia atera du, udako ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrei matrikula ordaintzen laguntzeko. Laguntza eskatzeko, Joxe Arregi plazako udal bulegoetara joan behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!