Aiztondoko erretiratuek euren eguna ospatu zuten igandean

Ataria 2016ko ekainaren 13a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako eguna izan zen igandean Zizurkilen. 31 erretiratu bildu ziren.

Meza, toka txapelketa, bazkaria eta bingoa izan ziren besteak beste. Giro alaian ospatu zuten erretiratuen eguna.

Bigarren aldiz Juan Bautista Aranzabe tolosarra atera zen garaile toka jokoan eta emakumezkoetan Paki Goikoetxeak irabazi zuen. Hirugarren geratu zen Maite Sanchez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!