Salvamento Marítimo Humanitario elkarteak bere burua sorosle eta itsas salbamendu lanak hainbat urtez egindako “sorosle eta patroiz osatutako” talde gisa aurkezten du. “Egeo itsasoan ematen ari den migrazio egoerarekin hunkituta, Salvamento Marítimo Humanitario sortu dugu bizitzak salbatzeko asmoarekin”. “Sentitzen dugun zerbitzu bokazioak bultzatu gaitu aukera berriak bilatzeko asmoarekin itsasoa zeharkatzen ari diren errefuxiatuei laguntza ematera”.
ACNUR Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziaren aitorpena jaso du GKEk. Egun, Greziako Chios irlan ari dira lanean, Lesbosetik 40 kilometrora hegoalderantz eta turkiar kostaldetik bost kilometrora mendebalderantz. Euren helburua Ekialde Ertaineko gerretatik ihesean doazen errefuxiatuen bizitzak salbatzea da.
Babes zibilaren eta kostazain greziarren lana babesten dute, itsasontzietan eskolta lanak egin, lehorreratzeetan laguntza eman, larrialdietan laguntza medikua eman, anbulatzietan lagundu, kostaldean zainketaz arduratu edo babes logistikoa eskaini beste GKEei.