Elizpe erretiratu elkarteak irteera antolatu du Urkiolara

Ataria 2016ko maiatzaren 18a

San Antonio egunez, ekainaren 13an egingo dute irteera. Izen emateak egunotan egin beharko dira elkartean bertan.

Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkarteak irteera antolatu du ekainaren 13rako, Urkiolako San Antoniora. Hamaiketakoa eskainiko dute, elkartearen kontura, eta, ondoren, bazkaltzera joango dira Arrieta jatetxera. Bazkalostean, musika izango dute, bildutakoak girotzeko.

Izena emateko aukera egongo da Elizpe jubilatu elkartean bertan, maiatzaren 23tik ekainaren 8ra bitartean.
Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 35 euro.

Horrez gain, zuzendaritza batzordeak gogorarazten du oraindik bazkide batzuek urteko kuota ordaindu gabe dutela.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!