Lehenengo dantzari txiki eguna, arrakastatsua

Ataria 2016ko maiatzaren 14a

Eguraldi txarragatik, Zizurkilgo herriguneko Intxaur frontoian egin behar izan dute dantza txikienek. Gauean Bukalai dantza taldeko helduek eskainiko dute ikuskizuna eta Alurrek Bi punturen artean ikuskizuna eskainiko du.

Bidea urratuta duen arren, Bukalai dantza taldeak lehen aldiz antolatu du dantzari txiki eguna Zizurkilen. Herriko bertako dantzari gazteak, Ibarrakoak eta Altzokoak aritu dira, baita Villabonako, Leaburu-Txaramako eta Albizturgo haurrak biltzen dituen Oinargi dantza taldekoak ere. Intxaur frontoian eskaini dituzte emanaldiak. 

Gero, 22.00etan hasiko da gaueko emanaldia. Bukalai dantza taldeko helduenek dantzatuko dute eta Bi punturen artean ikuskizuna eskainiko du Alurr taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!